PNI klinikoa giza gorputzeko sistemen eta ingurunearen arteko elkarreragina aztergai duen zientzia da, eta psikologia, neurologia eta immunologia uztartzen ditu.
PNI klinikoa erabilgarria da osasun arazoen sorta zabal bat saihesteko eta tratatzeko.
Terapia hasteko, elkarrizketa pertsonala egiten zaio pazienteari, haren bizi ohiturei eta zenbait alderdiri buruzko xehetasunak biltzeko; horrela, arazoaren jatorria zehazten da. Tratamenduari dagokionez, bestalde, litekeena da elikaduran edo/eta bizi ohituretan aldaketaren bat egin behar izatea, pazientearen ongizatea ekarriko duen oreka bermatzeko.
PNI klinikoa iraupen luzeko patologiak edo patologia kronikoak tratatzeko erabiltzen da, oro har: migrainak, alergiak, psoriasia, kolon narritakorra, neke edo min kronikoa… eta arazo emozionalak (antsietatea, apatia…)