Pertsonaren osasuna, osotasun modura harturik
Plazaburu 6 terapia zentroa Donostian sortu zen, honako helburu honekin: zerbitzu orokorra eskaintzea, pertsonaren osasuna hobetzeari begira. Horretarako, pazientearen azterketa egiten dugu, hasieran, hainbat alderdiri erreparatuta, eta, azterketa horretan oinarrituta, bere premien araberako tratamendua proposatzen diogu. Norberaren neurrira prestatutako tratamenduak izanik, askotariko teknikak uztartzeko aukera dago, hala nola, fisioterapia, osteopatia, gorputz-jarreraren kontrola...
Fisioterapia
Fisioterapiak esku terapian oinarrituriko hainbat teknika biltzen ditu, eta teknika horiek elkarrekin aplikatzeak onura handia ekar diezaioke pertsonari, mina arintzeko eta lesioak sendatzeko, besteak beste.
Fisioterapiaren baitako tekniken sorta zabala horri esker, askotariko osasun arazoei aurre egiteko modua eskaintzen du.
Fisioterapiak giza gorputzaren mugimendua aztertzen du, errehabilitazioa xede harturik. Hain zuzen ere, fisioterapeutaren egitekoa da osasunaren nahasmenei aurrea hartzea eta horiek tratatzea, hainbat metodo eta teknikaren uztartuz, esku terapien bidez.
Fisioterapeuta Donostian
Esku terapia abiapuntu harturik eskuratu dudan trebakuntzari esker, honako espezialitate hauek lantzen ditut fisioterapiaren arloan:
- Ornoen eta artikulazio periferikoen manipulazioa Esku fisioterapia ortopedikoa edo esku terapia.
- Kinesioterapia edo mugimendu bidezko terapia.
- Ariketa terapeutikoak
- Gorputz-jarrera globala zuzentzea
- Mugimenduen kontrola
- Artikulazio, errai eta neuromeninge mobilizazioa, mobilizazio fasziala
- Luzatze analitikoak fisioterapianPatologia muskulu-eskeletikoen tratamendurako maniobra terapeutiko analitikoak.
- Fibrolisi diakutaneoa
- Masoterapia Masaje teknikak.
- Bendaje funtzionala eta kinesio-kaping edo bendaje neuromuskularra (esparatrapu elastikoko zerrendak ezartzea azalean, tentsio jakin batekin).