Fisioterapia Plazaburu6 - Terapia Zentroa

Osteopatia

Osasunaren ikuspegi holistikoa

Osteopatia metodo holistiko bat da, gorputzeko sistemen lan bateratua oinarri duena; jarduera bateratuaren ideia horren arabera, sistema baten ondoezak gainerako sistemen funtzionamendu egokia eragotz dezake.

Hala, osteopatiak pazientearen ikuspegi orokorra du ardatz. Haren xedea da mina arintzea eta gorputzak galdutako oreka berreskuratzea; horretarako, osteopatiak gorputzak bere burua sendatzeko dituen berezko mekanismoak suspertzea bilatzen du, eta mugitzeko ahalmena eta elastikotasuna berreskuratzea, esku tekniken bidez.

Teknika egokia da honako ondoez hauek tratatzeko, besteak beste: buruko mina, giharretako mina, lepaornoetako mina, lunbalgia, ziatika, hernia diskalak eta kirolen ondoriozko lesioak.

Osteopataren eginkizuna

Osteopataren eginkizuna da, lehenik eta behin, pazientearen diagnostiko zuzena egitea, arazoaren jatorriari hautemateko. Osteopatak, beraz, arazoa sortzen duen arrazoia bera du xede, eta ez sintoma soilik.

Osteopatak esku teknikak baliatzen ditu mina kentzeko, funtzioak lehengoratzeko eta osasuna eta ongizatea suspertzeko, gorputzak galdutako harmonia eta oreka berreskuratzeari begirako lanaren bidez.

Norberaren neurriko tratamenduak

Tratamenduak guztiz pertsonalizatuak dira, paziente bakoitzaren ezaugarri eta premiei egokituak; izan ere, oso kontuan hartzen dugu kasu bakoitza bakarra eta gainerako kasuak ez bezalakoa dela, eta pazientea osatzeko ahalik eta eraginkortasun handiena bilatzen dugu.

osteopatia